Lukas Agirreren erailketatik urtebete igarota, elkarretaratzea egingo dute senideek
Lukas Agirre Izko, joan den Eguberri egunean erail zuten, horregatik, “urtebete gogor baten ondoren”, bere omenean elkarretaratzea egingo dute Hernanin ostiralean, hilak 29. 19:00etan izango da, Hernaniko Gudarien plazan, eta, Hernaniko, Donostiako eta inguruko herrietako herritarrak gonbidatu dituzte.
Agirre 24 urte zituela hil zuten, labankadaz. Erailketaren erruduntzat dituzten bi gazteek, orduan 24 eta 26 urte zituztenak, espetxean jarraitzen dute, epaiketaren zain. 28 urteko emakume bat behin-behineko askatasunean dago, kautelazko neurriekin.
Hain zuzen, epaiketako gastuei aurre egiteko laguntza eskatu du familiak, ondorengo bideetatik: BIZUM +34 651 488 089 eta TRANSFERENTZIA ES81 3008 0170 1948 6087 0627. Hartzailea: Zuriñe Izko.