Gaur hasiko dute Osakidetzako anbulantzietako langileek bi asteko greba
"Zuzenean kontratatutako langileek dituzten lan baldintza berdinak" eskatzen dituzte eta elkarretaratzea egingo dute lehengo egun honetan 11:00etatik aurrera Donostiako ospitalean.
Osakidetzako osasun garraio zerbitzuan azpikontratatutako langileek bi asteko greba egingo dute ELA, LSB-USO, LAB, UGT, CCOO eta ESK sindikatuek deituta. Donostiako ospitalean elkarretaratzea izango da lehenengo egun honetan 11:00etatik aurrera “zuzenean kontratatutako langileek dituzten lan baldintza berdinak” eskatuz.
Pasa den abenduan hiru greba egun egin zituzten ez zegoelako negoziazioan aurrerapenik. Oraingo honetan ere, Osasun Sailetik ez dute bilerara deirik jaso eta Lan Sailarekin bildu ostean egoerak berdin jarraitzen du.