San Martin merkatua ireki dute behin-behineko kokapenean
Merkatua Easo kalearen 12. zenbakira lekualdatu dute eta obren iraupena lau hilabetekoa izatea aurreikusten da.
San Martin merkatuaren berriztapen obrak hasi dira eta merkatua Easo kaleko 12.zenbakiko lokalera eraman dute. Obren iraupena lau hilabetekoa izatea eta postuak udararako espazio berritura bueltatzea aurreikusten da.
Lokal berriak bi solairu ditu eta 540 metro karratu inguru. Beheko solairuan baserriko produktuak eta arrandegia izango dira, goizetan. Goikoan, goiz eta arratsaldez bestelako produktuak, harategi, prentsa eta fruta dendak, besteak beste.