Donostiako etxebizitzen metro koadroak estatuko garestiena izaten jarraitzen du
Aurreko urteko datuetan erreparatuz, Donostiako etxebizitzen prezioek Espainiako Estatuko garestienetarikoak izaten jarraitzen dute. Pisos.com-ek argitaratu duen urteko salmenten txostenaren arabera, metro koadroa 6.354 euroan aurkitu dezakegu.
Arazo honek sortzen dituen ondorioak kontaezinak dira. Donostia estatuko hiribururik garestiena izanik, kolektibo askoren emantzipazioa gero eta zailagoa da; izan ere, hiri honetan alokairuan dauden etxebizitzen metro koadroa, 2023ko abenduan, 16,8 eurokoa da, Idealista atariak argitaratuta dituen datuen arabera.