Eusko Jaurlaritzak konkurtsora atera du Ondarretako Ertzaintzaren eraikinaren erreforma 5,7 milioiren truke
Ondarretako Ertzaintzaren eraikina obretan izango da datozen bi urteetan. Aldaketa nagusienak: eraikinaren altura, mugikortasun urria duten pertsonentzat egokitutako sarrera eta fatxadaren berritzea.
Ertzaintzaren komisaria, Antiguan. Ertzaintza 5,7 milioiren truke Eusko Jaurlaritzak konkurtsora atera du eraikina eta obrak bi urtekoak izango dira. Komisariak 30 urte inguru ditu eta aldaketa ugari planteatzen dira. Fatxada eraberritzea aurreikusten da, baita barruko zenbait gune ere, eraginkortasun energetikoa hobetze aldera. Horrekin batera, leihoak berrituko dituzte eta kanpoko hesia kendu.
Beheko solairuaren obren helburu nagusia mugikortasun urria duten pertsonentzat espazioa egokitzea da. Helduentzako hamaika zelda gehituko dituzte eta adingabeentzat bat. Emakumeen presentzia handitu egin denez eta gaur egun arropa aldatzeko dauden gelak ez direnez nahikoak, aldagela berriak sortzea da beste eginbeharreko bat.
Gainera, eraikinaren altuera handitzea aurreikusten da eta panel fotovoltaikoak jarriko dira horri esker energiaren kontsumoa %30 murriztuz. Aireztatzeko ekipoak ordezkatuko dira, ur beroa ekoizteko sisteman hobekuntzak egingo dira eta egungo argiztapen sistema LED teknologiarengatik aldatuko da.


