Iritsi da Ritmus Laukotea taldearen eskutik Miramongo Matineen denboraldiko hurrengo emanaldia
Euskadiko Orkestrak Kodaly eta Xostakovitxen obrak interpretatuko ditu larunbat honetan, 11:00etan, Miramonen, eta doako autobus zerbitzua eskainiko du.
Euskadiko Orkestraren hurrengo emanaldia datorren larunbat honetan, urtarrilak 13, izango da, 11:00etan. Aurtengo ganbera musika ziklo honetan, Ritmus Laukotea taldeak Zailtasuak bidean izeneko kontzertua eskainiko du. Laukotea, Laura Balboak, Irene Etxebestek, Deplhine Dupuyk eta Jon Larrazek osatzen dute bi biolin, biola bat eta biolontxelo batekin.
Matinee hau irekiko duen obra Zoltan Kodaly hungariarraren Serenata da, 1919 eta 1920 artean idatzitakoa. Ostean, Dmitri Xostakovitxen Harirako 8. Kuartetoa pieza joko dute, konpositoreak “faxismoaren eta gerraren biktimei” eskainitakoa.
Euskadiko Orkestrak doako autobus zerbitzua eskainiko du. 10:25ean abiatuko da autobusa Gipuzkoa plazako 4. zenbakitik eta geldialdiak egiten ditu Antso Jakitunaren hiribideko 18. zenbakian eta Madril hiribideko 34.ean. Sarrerak salgai daude 11 euroan.
Esteka honetan ikus dezakezue programa osoa.