Kurkuma espazioak ateak irekiko ditu ostiralean
Ane Baztarrika donostiarrak (Gros, 1989) gidatutako Kurkuma espazioa ostiralean inauguratuko dute, hilak 12. Hainbat hilabetez lokala prestatu ostean, Intxaurrondoko Basotxiki kalean irekiko dute lokal berria eta bertan yoga eta arte ikastaroak izango eskainiko dituzte.
Uztailean aurreratu zion hedabide honi, egindako elkarrizketa luzean, Intxaurrondon irekitzeko asmoa zuela, bertan yoga egiteko espaziorik ez dagoelako: “Honela ere, artea Erdialdea edo Gros ez den beste leku batera eraman ahal izatea” espero du Baztarrikak.
Izan ere, yogaz gain, zeramika ikastaroak eskainiko ditu Kurkuma espazioak Estibaliz Miñanaren laguntzarekin.
Inaugurazioari dagokionez, 18:30ean oihal gainean taldean pintatzeko tailerra egingo dute, Baztarrikak zen pintura eta orizomegami tailerrak egiten ditu eta. 19:00etan Marina Landa musikariaren Aria proiektuaren kontzertua izango da, eta ondoren, mokadutxoa eta edariak.