Udal gobernuak ez duela La Sirena aterpetxea ireki salatu du Elkarrekin Donostia udal taldeak
Elkarrekin Donostiak udalbatzan eztabaidatzeko mozio bat aurkeztuko duela jakinarazi du, EAJren eta PSE-EEren gobernuari hotzaren aterpetxea irekitzeko protokoloaren aldaketa eskatuz.
Elkarrekin Donostia udal taldeak (Podemos, Ezker Anitza-IU, Berdeak Equo eta Alianza Verde ostutako koalizioa) prentsa ohar baten bidez ohartarazi duenez, udalbatzan gaia eztabaidatzeko mozio bat aurkeztuko du, “EAJren eta PSE-EEren gobernuari hotzaren aterpetxea irekitzeko protokoloa aldatzeko eskatzeko, negu osoan zehar ireki dadin”.
Ezkerreko koalizioak gogorarazi du joan den abenduan, interpelazio bat aurkeztu zuela, udal gobernuari “zergatik ez den hotzaren aterpetxea negu osoan zehar irekitzen” galdetuz. Arantza Gonzalez ezkerreko koalizioko zinegotziak salatu du udal gobernuak “ez duela interesik etxegabetasun egoeran dauden pertsonentzako atsedenleku bat bermatzeko”.
Hala ere, Gonzalezek berretsi du neguan ia zero gradu inguruko tenperaturan kalean lo egitea “onartezina” dela. Zinegotziak salatu du EAJren eta PSE-EEren udal gobernuak “beste alde batera begiratzea eta pertsona ahulenen egoera hain gogorra aitortzeko gai ez izatea”.