100 lagun inguru aterako dira ONCEren danborrada inklusiboan
Hamaika danborrada inklusiboa Sarriegiko martxen erritmoan hasiko da urtarrilaren 20an, 08:30ean, Arrasate kaleko ONCEren egoitzaren aurrean.
Danborrada honek Sarriegi maisuaren martxak jo zituen 2020an lehen aldiz. Danborrada guztiz inklusiboa da, eta honako hauek osatzen dute: Donostiako ONCEko kide itsu eta ikusmen urritasun larriak dituzten pertsonek, langileek eta boluntarioek, eta ONCE gizarte taldearekin balioak partekatzen dituzten desgaitasunen bat duten pertsonek.
Hamaika Danborrada Elkartean pertsona guztiek hartzen dute parte, desgaitasuna edozein dela ere. “Oso harro gaude horretaz”, azaldu du bere danbor nagusiak, Fernando Arrietak.
Beste edizio batzuetan gertatu den bezala, danbor, sukaldari, gastatzaile edo urketari gisa parte hartuko dute ONCEko hainbat ordezkarik, hala nola Usue Vallejok, ONCE Euskadiko Lurralde ordezkariak edo Andrea Partek, ONCEren Donostiako zuzendariak. Afiliatuak ez diren langileek ere osatzen dute konpainia, baita boluntarioek ere. Boluntarioek, parte hartzeaz gain, itsuak lagunduko dituzte desfilatzen eta danborrak eta upelak jotzen doazenean.
Halaber, haien segurtasuna bermatuko dute parean dituzten oztopo arkitektoniko eta sentsorialen aurrean. Desfilatzeko lau laguneko taldeak osatuko dira, itsuen segurtasuna bermatuz; izan ere, bi muturretan iragarleek desfilatuko dute beti, eta zentroan itsuak edo gor-itsuak, laguntzailearekin batera.
Urtarrilak 20an, 08:30-11:30 bitarte aterako dira Arrasate kaletik. Ondoren, honako ibilbidea egingo dute: Arrasate kalea; Getaria kalea, San Martzial kalea, Urbieta, Urdaneta (argazkia KM plaza), Alfonso VIII kalea, Bilbo plaza, Getaria kalea, San Martzial kalea (Itsaspe taberna geltokia), Bergara kalea eta Arrasate kalea.