Sutea piztu da Ikatz kaleko eraikin batean
Hiru pertsona erreskatatu dituzte kea arnastegatik, baina ez da zauriturik egon.
Ikatz kalea, Parte Zaharrean. Sutea izan da ostiral goizean Donostiako Parte Zaharreko etxebizitza batean. Zehazki, Ikatz kaleko eraikin koadro elektrikoan hasi dira sugarrak. Suhiltzaileek jakinarazi duenez, suhiltzaileek hiru bizilagun erreskatatu behar izan dituzte, baina ez da zauriturik egon.
Donostiako Udaleko iturriek jakitera eman dutenez, suhiltzaileek 08:23an jaso dute deia, eta bizilagun batek eman du sutearen berri. Bizilagunak berak, Ertzaintzaren laguntzarekin, su itzalgailu batekin sugarrak itzaltzea lortu du. “Suhiltzaileak iritsi direnerako sua itzalita zegoen eta kea zegoen eskaileran”, adierazi dute iturri berberek, Noticias de Gipuzkoa egunkariak jaso duenez. Pilatutako kearen ondorioz, bosgarren solairuko hiru pertsona erreskatatu behar izan dituzte Konstituzio plazatik, baina ez da zauritu larririk egon.

