Asteazkenean hasiko da Tabakaleran Nosferatu ziklo berria
Zikloa, Western USA garaikidea 1962-2021, Sam Peckinpah zuzendari duen 'Ride the High Country' filmaren proiekzioarekin hasiko da.
Nosferatuko pantailak western garaikidearen agertoki zabaletara egingo du bidea 2024an. Zikloa Donostia Kulturak eta Euskadiko Filmategiak antolatua da, Tabakaleraren eta Institut Valencià de Cultura – Filmoteca de la Generalitat Valencianaren lankidetzarekin, eta 2024ko urtarrila eta abendua bitartean garatuko da.
Zikloarekin batera bi liburu editatuko dira, bata euskaraz eta bestea gazteleraz. Lehena, Western USA 1962-1992, Carlos Aguilarek eta Pablo Fernándezek koordinatu dute, eta urtearen hasieran kaleratuko da. Bigarrena, Iñigo Marzabalek koordinatua, 2024ko amaieran editatuko da.
Tabakalerako zine-bonoak erabiltzaileei aukera emango die 2024an zehar 40 film 120 euroren truke ikusteko. Aurten ere, bonuaren erosketarekin batera Nosferatu Bildumako bi argitalpenetatik bat eskuratzeko aukera izango da: Polar frantziarra edo Western USA 1962-1992.
Bonua 2023ko abenduaren 15ean ipini zen salgai eta urtarrilaren 31ko 12:00ak arte eskuratu ahal izango da, bai Tabakaleraren webgunean, bai zentroko Informazio Gunean. Halaber, egun eta ordu horretan bertan irekiko da urtarrileko proiekzioei dagozkien sarrera arrunten salmenta. Sarrera arruntaren prezioa lau eurokoa da.
Esteka honetan ikus dezakezue lehen hiruhilekoaren programazioa.