Amaratarra danborradak Xirula Mirula omenduko du, euskal kulturaren alde egindako lanagatik

Amara Berriko Amaratarrak danborradak urtero omenaldi berezia egin ohi du, Txokolatezko danborra banatuz. Aurten Txokolatezko danborra Xirula Mirula musika eskolari emango diote.
Ikasturte honetan, 40 urte betetzen ditu Xirula Mirulak Donostian, 1980ko hamarkadan Imanol Urbietak, euskal musikari eta idazleak, sortu zuenetik. Hasieran, musika eskolaz gain grabazio estudioa ere sortu zuten eta bertan grabatu ziren hainbat kanta ezagun: Ran Roberran, Alaken, Behin betiko… “Gure haurtzaroaren, zein belaunaldi ezberdinetako milaka haurren haurtzaroaren zati bat diren abestiak”.
“Euskal kulturgintzan ekarpen izugarria egin dute urteetan zehar, eta horretaz gain, haurren musika heziketan ere lan asko egin du beti Xirula Mirulak”, Amaratarrakoen ustez. “Haurren gaitasun intelektual zein emozionalak eta pertsonaren formazioa” garatzeko musikak duen garrantziaz jabetu, eta “pedagogia berritzailea” aplikatu, musika eskolak lanean jarraitzen du egun. Imanolen ondoren, Josean Urbietak hartu zuen erreleboa eta auzoko haur askok gozatu dute eta gozatzen jarraitzen dute, “musika herrikoia, jolasa eta euskara oinarritzat duen eskolaz”.
2008tik Amara Berriko kaleak
El Recreo tabernan elkartzen zen lagun kuadrilla baten eskutik sortu zen danborrada bat martxan jartzeko ideia 2008an, geroztik urtez urte aurrera doa auzoko lagun “kuadrilla batzuk elkarturik lan kooperatiboa eginez”.
2018. urtean 10. urteurrena zela eta, ereserkia sortu zuten. Ramon Bera Oterokidatzitako musikari eta Odei Barrosok idatzitako hitzei danbor hotsak gehitu genizkien eta gurekin bat egiten duen ereserkia sortu genuen. Bere leloa ondorengoa da “Atera kalera, atera plazara, guztiona delako gure Danborrada!”.
Danborradaren “une handia” Armerias plazan hasten da, eta bertan egiten dugu banderaren igoera, 0:00etan. Jarraian, Amara Berri auzoko kaleetan zehar ibiliko gera eta hainbat elkarte eta tabernekin elkartuko gara. Aurten El Recreo tabernagatik, gure egoitzatik igaroko gara, plazan lanak bukatu direlako.
Hurrengo ibilbidea egingo dugu: 23:15 Armerias Plaza, Isabel II (00:45 Ikasbide/Bar Campus), Irun plaza, Felipe IV (1:00 Donosti Taberna, Aukera Bar), Irun plaza, (1:30) Igoera Bar Recreo Balleneros (1:50 Lutxi Taberna), Ignacio Mercader, Toribio Alzaga (2:15 Urtoki), Caracasko Errege Kofradia (2:50 Anoeta Taberna/Pl. Eibar).
Donostiako lehen martxaren aurretik, Armeria plazako ezenatokian, urtero txokolatezko danborra ematen dute, auzoko elkarte, erakunde eta langileei egiten zaien omenaldi txiki bat da, danborradarekin harremana duena edo “inspiragarriak” direlako. Azken urteotan txokolatezko danborra AmaIkasbide Kultur Elkarteari, Gobernu Zibila kulturetxeari, Goizaldi dantza taldeari, Euskal Bilerari, El recreori eman diete, besteak beste.