Sabino Arana saria jasoko du Antton Valverde musikariak
Sabino Arana fundazioak Antton Valverde musikari donostiarra sarituko du aurten, egindako ibilbide profesionala goraipatzeko. Sariak urtarrilaren 28an banatuko dituzte, Bilboko Arriaga antzokian.
Valverderekin batera sarituko dituzten gehienak kultur eta kirol arloko profesionalak dira, baina ez denak: Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioa txirrindularitza, Armando Llanos ikertzaile eta arkeologo gasteiztarra, Euskal Artzainak Ameriketan elkartea eta Javier Clemente futbol entrenatzailea.
Sabino Arana sariak
Urtero, urtarrilaren amaieran, Sabino Aranaren jaiotzaren urteurrena ospatzeko, gala nagusi bat egiten du Sabino Arana fundazioak sarituei beren merituak aitortuz. Besteak beste euskal kulturaren sustapen eta defentsaren alde eginiko lana saritzen dute; euskal herritarren izena hobetzeko egiten den ekarpena ekonomiaren, kirolaren, lankidetza proiektuen edo bestelako jardueren bidez, bai eta bakea berdintasuna eta elkarbizitza moduko baloreen sustapena; ibilbide profesional osoan eginiko lana, eta abar.