Birunda kaleratze arriskuan dela eta, hurrengo deialdietan parte hartzeko deia egin dute
Elkarretaratzea gaur goizeko lehen orduan izan da Donostiako epaitegietan, eta herritarrei oraindik martxan dagoen gunera hurbiltzeko eta hurrengo deialdietan parte hartzeko gonbita egin diete.
Parte Zaharreko espazio autogestionatua kaleratze arriskuan dago pasa den asteartetik. Donostiako Okupazio Bulegoak ohartarazi zuenez, gunearen okupazioaren aurkako lehenengo epaiketa saioa izan zuten hilaren 9an, eta epaileak kautelazko kaleratzea eskatu zuen.
Kaleratze arriskuan dagoen Birunda gunean une oro norbait egoteko txandak antolatzen hasi ziren eta gaurko elkarretaratzean herritarrei “espaziora gerturatzeko eta parte hartzeko” gonbita egin diete, eta hurrengo deialdiei “adi egoteko” eskatu dute.
Birunda jaio zenean, IRUTXULOKO HITZAk bertan egoteko aukera izan zuen. Hemen ikus dezakezue albistea eta bideoa.