Txantxarreka gaztetxeari eraso egin diotela salatu dute
Azken boladan gaztetxeari hainbat eraso egin dizkiotela salatu dute Txantxarrekako kideek: “Leihoa babesteko jarritako metalezko egitura hautsi eta barrura sartzen saiatu dira, atea botatzen saiatu dira eta zati batzuk puskatu dituzte”. Bestalde, jakinarazi dutenez, hainbat aldiz barrako dirua lapurtu dute.
Gogoratu dutenez, gaztetxea mantentzeko eta txukuntzeko lanek kostu ekonomiko handia eragiten dute, eta gaztetxeak finantzazio iturririk ez duenez, “horrelako gertakariek kalte handia” eragiten dute gaztetxearen jardunari.
Datozen egunetan atea eta leihoa konpontzeko lanetan laguntzera eta antolatutako egitarauan parte hartzera dei egin dute.
View this post on Instagram