Realak Levanteren aurka jokatuko du kopako final-laurdenetan
Levanteren eta Realaren arteko partida bateko une bat.Reala Espainiako Kopako final-laurdenetako partiden zozketa egin dute, eta Realak dagoeneko zein izango den bere aurkaria: Levante. Partida bakarrera jokatuko da kanporaketa, valentziarren etxean, otsailaren 6an, 7an edo 8an. Final-laurdenetako gainontzeko partidak hauek izango dira: Bartzelona-Sevilla, Atletico Madril-Real Madril eta Athletic-Tenerife.


