Duela 35 urtetik, Adsis fundazioak zaurgarritasun egoeran dauden pertsonak gizarteratzen egiten du lan Gipuzkoan. Ingurune pertsonal eta familiarragatik ohiko hezkuntza sistemara egokitzen ez diren gazteei bigarren aukerak ematen dizkiete Bidebietan, baita etorri berri diren migratzaileei ere. Praktikotasunetik abiatuta, ustez etorkizunik ez dutenen geroa eraikitzen dute.
Elkarrizketa mordoa ematen ari da egunotan Anjel Rueda (Egia, 1934): «Laugarrena edo bosgarrena jada». Eta denak «espero gabeak». Lehen aldia baita horrelako errekonozimendu bat jasotzen duena. Parte Zaharreko Electricidad Rucal komertzio ezaguna eraman du 50 urtez. Erretiroa hartuta, pozik hartu gaitu Groseko bere etxean.
Mentxu Medelek (Gros, 1954) 50 urte daramatza ballet klasikoa irakasten eta Gipuzkoako dantzari askoren erreferente da. Donostiako Hiritar Merezimenduaren Domina eskuratu du aurten, eta saria eskertu badu ere, bertoko dantza eta dantzariak bultzatzeko beharra aldarrikatu du. Bere iritziz, oinarrian jarri behar da indarra, ikasleek aukera gehiago izan ditzaten.
Mundu mailako mugimendu baten parte da Bizikletaz Adinik Ez egitasmoa. Donostian 2016an sortu zen, eta ordutik, ehunka boluntariok parte hartu dute, pertsona adinduei trizikloan osteratxoa eginez. Elkarteko langileak dira Marilo Miguez (Intxaurrondo, 1974) eta Esther Villar (Amara, 1972).
Iratxe Beitia Barroso (Antigua, 1975 ) eta Lourdes Carrasco Sarasola (Amara, 1969) ATECE elkarteko kideak dira, burmuinean kalte hartutakoen Gipuzkoako elkartea, hain zuzen. Antiguan dute egoitza, eta hor artatzen dituzte senide eta pazienteak, egunero.