Realak Levanteren aurka jokatuko du kopako final-laurdenetan
![levante-reala](https://irutxulo.hitza.eus/site/files/2023/03/levante-reala.jpg)
Espainiako Kopako final-laurdenetako partiden zozketa egin dute, eta Realak dagoeneko zein izango den bere aurkaria: Levante. Partida bakarrera jokatuko da kanporaketa, valentziarren etxean, otsailaren 6an, 7an edo 8an. Final-laurdenetako gainontzeko partidak hauek izango dira: Bartzelona-Sevilla, Atletico Madril-Real Madril eta Athletic-Tenerife.