Sheraldo Becker fitxatu du Realak
Azken orduotako zurrumurruak baieztatu ditu Realak, eta Sheraldo Becker aurrelariaren fitxaketa iragarri du. Surinameko jokalariak 2025-2026ko denboraldira arte sinatu du klub txuri-urdinarekin.
Becker Amsterdamen jaio zen 1995eko otsailaren 9an, eta bere futbol ibilbidea Ajaxeko beheko mailetan hasi zuen. 2014-2015eko denboraldian, PEC Zwolle taldera joan zen utzita, eta bertan urte eta erdi eman zuen. 2016ko udan, ADO Den Haagera joan zen, eta han hiru denboraldi on egin ondoren, Union Berlin talde alemaniarrarekin sinatu zuen. Talde horretan aritu da azken lau denboraldiotan, 140 partida jokatuta eta 24 gol sartuta.
Erasoko posizio guztietatik ondo mugitzen da, eta futbolari azkarra, indartsua eta fisiko boteretsukoa da. Herbeheretako selekzioko beheko kategorietan internazionala izan zen, baina Surinameko selekzio nazional absolutuarekin jokatzea erabaki zuen. Horrela, Chok taldea utzi ondoren, Imanol Algucilen taldearen erasoa indartzera dator Becker.