300 lagun inguruk eman dute izena Ekonomia Zirkularraren VI. Nazioarteko topaketan
Gipuzkoako Foru Aldundiko Iraunkortasun Departamentuak, 2024ko urtarrilaren 31n eta otsailaren 1ean, Naturklima Auditoriumean, Ekonomia Zirkularraren VI. Nazioarteko Topaketa antolatu du.
Nazioarteko eta bertako adituek ekonomia zirkularraren esparruko gaurkotasuna aztertuko dute eta, aldi berean, hainbat gai interesgarri jorratuko dituzte eta estrategia eta konponbide nagusiak sakonduko dituzte. Seigarren edizio honetan ekonomia zirkularrak emakumeen ekimen gaitasunerako eta lidergorako ematen dituen aukerak ere landuko dituzte.
Bateria zirkularraren eta jasangarriaren Europako industria bateranzko trantsizioari heltzeaz gain, Ekonomia Zirkularraren Nazioarteko Topaketak jasangarritasunerako funtsezkoak diren beste arlo batzuk ere aztertuko ditu: erreparaziorako eskubidea enpresa estrategia, bioekonomia jasangarritasuna, eta lehengai kritiko eta estrategikoak.
Izen ematea beharrezkoa da eta doan egin daiteke esteka honetan. Gainera, parte hartzaileek jardunaldia formatu presentzialean zein online formatuan jarraitzeko aukera izango dute. Programa laster egongo da eskuragarri. 300 lagun inguruk eman dute izena.