Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren LEPeko plaza kopurua bikoiztea erabaki dute
Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren LEP berrirako plaza kopuruak gora egin du, eta Donostiako Udaltzaingoari dagokionez, plaza bakarra izatetik 41 izatera igaro dira. Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez, 2023ko urtarrilean 212 plaza deitu ziren Ertzaintzan eta Udaltzaingoan eta, orain, 410 plazaraino zabaltzea erabaki da.
Eusko Jaurlaritzak, gaur egun lanpostu huts gehien dituzten aukera profesionalak dira oinarrizko eskalako eta Bide Segurtasuneko eta Ikerketa Kriminaleko espezialitateak. Hala, plaza horien ikasketa planak, gai zerrenda komunaz gain, prestakuntza osagarri espezifiko eta beharrezko bat izango du plaza bakoitzaren zereginak eta eginkizunak betetzeko.
Aurreikuspenen arabera, LEP honetan hautatutako pertsonak udaberrian hasiko dira prestakuntza jasotzen, eta datorren urtean hasiko dira lanena.