Udalak hainbat debeku ezarri ditu igoeran egon daitezkeen arriskuak eta istripuak saihesteko
Bihar Konstituzio plazara igoeraz eta jaitsieraz gozatu nahi dutenek, ezin izango dute Parte zaharrera bizikletekin, patineteekin edo bolumenagatik lesioak eragin ditzaketen bestelako elementuekin sartu. Hala iragarri du Udalak, jende pilaketaren erdian egon daitezkeen arriskuak saihestu nahi dituelako.
Era berean, ezingo da plazara sartu edozein motatako material piroteknikoarekin, ezta erabili ere. Udaleko iturriek azaldu dutenez, urtarrilaren 19a larunbata izanik, jende gehiago espero da eta horregatik, segurtasun-neurri gehigarriak hartu dira.