Nafarroa hiribideko hemezortzi zuhaitz moztuko dituzte BCC berria eraikitzeko
Aste honetan, lursaileko eta inguruko eremuetako landarediarekin lotutako lanak egingo dituzte eta jada hasi dira Nafarroa hiribideko espaloiko hemezortzi zuhaitz mozten. Lan horiek segurtasun bermeekin egiteko, Nafarroako hiribideko zirkulazioa bost egunez moztuko dute.
SOS Manteok plataformak sare sozialetan zabaldu duen duen bideo batean Amenabarren arduradunak, 2023ko azaroan, “zuhaitzak obren eremutik kanpo” zeudela adierazi zuen, eta plataformak, sareetan, Donostiako Udalari azalpenak eskatu dizkio.
Manteo-Zemoria eremuaren aldeko astea programatu dute auzotarrek eta elkarteek, eta martxa eta mahai inguruak antolatu dituzte, besteak beste.
Herri galdeketa eta hauts toxikoak
Uliako Auzo Elkarteak eta SOS Manteo plataformak herri galdeketa bat egin zuen, bizilagunen iritzia jaso eta bildutako informazioa erakundeetara bideratzeko. Jakinarazi zutenez, ia 7.000 lagunek parte hartu zuten asteburu bat iraun zuen galdeketan eta %96,53ak parkeak babestearen aldeko botoa eman zuen. Irakurri albistea osorik.
Gainera, SOS Manteo plataformak salatu zuenez, “legezko berme egokirik gabe” BCC berria eraikitzeko lurrak mugitzen hasi ziren Manteon. Azaldu zutenez, eraikin berriaren lekuan lur kutsatua egon daiteke, eta bertan lanean hasteak amiantoa eta bestelako hauts toxikoak azalera ditzake.