Altzako berdegune gabeziaren inguruko erakusketa jarri dute Tomasenen
Altza XXI Herri Ekimenak eskatuta, Marko Sierra ingeniari agronomoak Altzako espazio libre eta berdeak aztertu zituen iaz, baita ondorio adierazgarri bat atera ere: Altzan 1,78 metro koadro berdegune daude biztanleko, eta Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) 10-15 metro koadro berdegune gomendatzen ditu biztanleko.
Orain, ikerketaren inguruko erakusketa jarri dute ikusgai Tomasene Kultur Etxean. “Erakusketa honek azterlan honen ondorioak biltzen ditu eta agerian uzten du espazio libre eta berdeen defizit handia Altzan, hain beharrezkoa bertako biztanleen bizi kalitatea hobetzeko, are gehiago indartzen baita larrialdi klimatikoaren eta biodibertsitatearen galeraren ondorioz”, azaldu du Altza XXIk. Gainera, herritarrek espazio berde eta libreen inguruko ekarpenak egin ditzakete erakusketan.