Atera dira bost haur parke berritzeko esleipenak
Atera dira bost haur parke ordezteko eta berritzeko esleipenak. Bernart Etxepare plazako, Matigoxotegiko, Ander Arzelus Luzear plazako, Larratxo parkeko eta Zarautz kaleko –79tik 81era– haur parkeak dira berrituko direnak.
Tokiko Gobernu Batzarrak hiru enpresei esleitzea erabaki du. Hpc iberica, S.A. egingo ditu Bernart Etxepare plazako obrak; Sumalim, S.L.k Matigoxotegiko eta Ander Arzelus Luzear plazako parkeak berrituko ditu eta Montajes garra, S.L.ari eman diote Larratxo parkeko eta Zarautz kaleko obren ardura.
Tokiko Gobernu Batzarrak adierazi duenez, obra guztiak hamabi astekoak izango dira eta enpresek parkeak berritzeko erabiliko duten diru kantitatea honakoa da:
- Bernart Etxepare plaza: 49.153 euro
- Matigoxotegi: 26.636 euro
- Ander Arzelus Luzear plaza: 34.373 euro
- Larratxo parkea: 46.765 euro
- Zarautz kalea: 17.125 euro