3.500.000 erabilera izan zituzten udal kirol instalazioek 2023an
Donostia Kirolak marka berria lortu du udal kirol instalazioen erabilerari dagokionez; izan ere, iaz 3.500.000 erabilera erregistratu ziren. Paco Yoldi, Zuhaizti eta Altza dira kiroldegirik erabilienak eta horietan izan da gorakada handiena.
Iñaki Gabarain Kiroletako eta Bizitza Osasungarriko zinegotziak, erabileraren gehikuntza hau “kirol instalazio guztietan” erregistratu dela nabarmendu du. Paco Yoldik 451.000 sarrera erregistratu zituen pasa den urtean, Zuhaiztik 366.000 eta Altzak 315.000 sarrera.
“Zalantzarik gabe, urtearen balantze oso positiboak udal ekipamenduak hobetzen jarraitzera” bultzatzen dituela adierazi du zinegotziak.
Beste hainbat datu
Futbol zelaiek ez dituzte sarbide kontrolik eta zenbatetsitako datuen arabera, 290.000 erabilera izan zituen. Halaber, urrian izan zen —urriaren 16a da daturik altuena— jende gehien erregistratu zen hilabetea eta astelehen eta astearteak dira kirola egiteko egun gogokoenak.
Adin tarte handiena 16 eta 25 urte bitartekoa izan zen eta generoaren araberako erabilerari dagokionez, %53 gizon eta %47 emakume erregistratu ziren.