Donostiatruk bigarren eskuko azoka egingo dute larunbatean, Tabakaleran
Larunbat honetan, urtarrilaren 27an, Tabakaleran izango da Donostitruk, Udaleko Osasun eta Ingurumen zuzendaritzak antolatzen duen bigarren eskuko azoka, 10:00etatik 14:00etara.
Hil bakoitzeko hirugarren larunbatean antolatzen da azoka eta xede nagusiak honakoak dira: herritarrei objektu erabiliak berrerabiltzeko aukerak ematea, berrerabilpenaren eta hondakin sorreraren prebentzioaren filosofia eta jarduera sustatzea eta bigarren eskuko azokei ospea ematea. Parte hartuz gero, etxean dauden eta dagoeneko erabiltzen ez diren produktuetatik (arropa, liburuak, jostailuak eta abar) onura ekonomikoa ateratzeko aukera izango dute saltzaileek, eta baita produktuak merkeago erosteko ere.
Halaber, online erosketak egiteko aukera dago eta nahi duenak iragarkia jarri dezake bertan objektuak saltzeko. Bestalde, norbaitek behar ez dituen objektuak oparitu nahi baditu, nolotiro.org webgunea erabil dezake.
Azokan parte hartu nahi ezkero, izena emateko epea azoka baino astebete lehenago amaitzen da eta izena eman duten pertsona guztiei jakinarazten zaie posturik esleitu zaien edo ez, azoka asteko asteazkena baino lehen. Informazio guztian hemen irakur dezakezu