Euskotrenek zerbitzu berezia eskainiko du larunbatean, Realaren eta Rayo Vallecanoren arteko partidarako
Euskotreneko geltokia. Nagore Koch Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du larunbatean, urtarrilaren 27an, Anoetan jokatuko den Realaren eta Rayo Vallecanoren arteko partidarako. 14:00etan jokatuko dute partida.
Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren menpeko sozietate publiko honek jakinarazi duenez, “zerbitzu honen helburua partidarako joan-etorriak burutzeko garraio publikoaren aukera eskaintzea da” eta aldi berean, “zaleak tren desberdinetan ere banatu ahal izatea”.
Itzulerako, Euskotrenek trenak eskainiko ditu Anoetatik Hendaiara, Altzara , Lasarte/Oriara eta Zarautzera. Ordutegiak Euskotreneko webgunean ikus ditzazkezue.


