Liderra hartuko du etxean Bera Berak
Partida garrantzitsua jokatuko du Bera Berak larunbatean, Malaga ligako liderra hartuko baitu etxean. Bigarren sailkatuak dira donostiarrak, eta lidergoa ahalik eta azkarren berreskuratu nahi dute, aurten ere liga irabaztea baitute helburu.
Futbolean, Realeko mutilek Rayo Vallecanoren aurka jokatuko dute etxean larunbat eguerdian; ligako hamahirugarrenak dira madrildarrak, eta Europako postuengatik borrokatzen jarraitzeko garaipen bat lortzeko partida aproposa da txuri-urdinentzat. Realeko neskek, bestalde, igandean jokatuko dute etxean, Madrilen aurka. Ez da partida erraza izango, ligako laugarrenak baitira madrildarrak; ordea, txuri-urdinak bolada on batean murgilduta daude, eta zaleen babesa izango dute.
Saskibaloian, garaipenaren bidetik jarraitu nahi du Ibaeta Basketek, baina horretako Jairisen etxean irabazi beharko du igandean. Ligako hamaikagarrena da Jairis, eta zazpigarrenak dira donostiarrak.
Izotz hockeyan, Porto aurkari zuzenaren aurka jokatuko dute larunbatean Txuri Urdineko mutilek; neurketa garrantzitsua izango da, ligako hirugarrenak baitira donostiarrak eta laugarrena da Porto. Txuri Urdineko neskei dagokienez, lidergoan geldiezin daude, eta ez daukate erritmoa jaisteko asmorik. Horrela, Milenio Panthers ligako bosgarren sailkatua izango dute aurkari larunbatean.
PARTIDAK
Eskubaloia
Emakumezkoen liga, 15. jardunaldia
- Bera Bera — Malaga (larunbata, 27, 19:00)
Futbola
Gizonezkoen liga, 22. jardunaldia
- Reala — Rayo Vallecano (larunbata, 27, 14:00)
Emakumezkoen liga, 15. jardunaldia
- Reala — Madril CCF (igandea, 28, 16:00)
Saskibaloia
Emakumezkoen liga, 19. jardunaldia
- Jairis — Ibaeta Basket (igandea, 28, 12:00)
Izotz hockeya
Gizonezkoen liga, 16. jardunaldia
- Txuri Urdin — Porto (larunbata, 27, 21:00)
Emakumezkoen liga, 14. jardunaldia
- Txuri Urdin — Milenio Panthers (larunbata, 27, 14:30)