Udalak errekurtsoa aurkeztuko du Xabi Alonsoren txaletaren lizentziaren baliogabetzea dela eta
Donostiako Udalak errekurtsoa aurkeztuko du Xabi Alonsoren Igeldoko txaletaren lizentziaren baliogabetzea dela eta. Hori baieztatu du Eneko Goia alkateak, Tokiko Gobernu Batzarraren prentsaurrekoan. Epaileak ez duela “egindako etxebizitza eraistea eskatzen” eta “desadostasun teknikoa txaletaren itxuran eta teilatuan dagoela” argitu du alkateak. Goiak nabarmendu duenez, epaileak “ez du zalantzan jarri etxebizitza eraikitzeko eskubidea dagoenik”; alkatearen arabera, epaileak auzitan jarri duena etxebizitzaren itxura da: “Teilatuarena; hau da, bi edo hiru uretara, edo laua izan behar duen”, zehaztu du.
Txalingo Xabi Alonsoren luxuzko txaleta ilegala dela eta eraitsi egin behar dela ebatzi zuen Donostiako Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegiak pasa den astean. Sententziaren arabera, txaleta ilegala da ez duelako zerikusirik jatorrizko baserria berreraikitzearekin. Horregatik, udalak helegitea aurkeztuko du nahiz eta oraindik ez dagoen argi zein termino juridikoetan izango den.