Erabilitako etxeko olioaren bilketa Ecogras enpresaren esku
Tokiko Gobernu Batzarrak onartu du erabilitako etxeko olioaren gaikako bilketa, birziklapen eta balorizaziorako zerbitzuak, Ecogras Recuperación y Reciclado, SLri esleitzea. Esleipenak 12,11 euro/tonako eta 2 urteko epea du.
Kontratuak etxeko olioa gaika biltzeko zerbitzuak ematea du helburu, gaur egun Donostiako udalerrian dauden edukiontzien bidez. Honen barruan sartzen dira: etxeko olio erabilia biltzea —hau garraiatu eta birziklatzea—, biodiesela egiteko baimendutako balorizatzaile bati olioa ematea eta bide publikoan jarritako olio edukiontziak garbitzea, kontserbatzea eta mantentzea.