Erraldoiek, buruhandiek eta dantza festak girotuko dituzte Groseko euskal inauteriak

Euskal inauteriak ospatuko dituzte Grosen otsailaren 10ean, eta festa hori prestatzeko auzolana egin zuten Hondarpe auzo elkartean, joan den ostiralean. Jantziak eta txanoak egiten laguntzeko antolatu zuen Hondarpek zita, eta ia 30 pertsona batu ziren. Hogei txatxo txano koloretsu egin zituzten guztira, giro ederrean.
Groseko inauteritako programari dagokionez, otsailaren 10ean, 17:00etan, Nafarroa Behera plazatik abiatuko dira erraldoi eta buruhandiak. 19:30etan berriz, Mikeltxi DJ-a izango dute festa girotzen Artetxe Jenerala plazan.
Programa prest dutelarik, auzo guztia animatu dute Groseko euskal inauterietan parte hartzera.