PSIZerako 23.000 euroko ibilgailu baten erosketa gauzatu du udalak
Donostiako Udalak emergentzi zerbitzuentzako, 23.000 euroko aurrekontuarekin, ibilgailu baten erosketa gauzatu du. Wolkswagen Tiguan ibilgailua dena Prebentzio, Su Itzalketa eta Salbamendu zerbitzuarentzat (PSIZ) da eta Tokiko Gobernu Batzarrak ARVAL SERVICE LEASE S.A. enpresari erosi dio ibilgailua.
PSIZetik egiten ari dituzten aldarrikapenen barruan, 2023ko abenduan, udalak emergentzietako zerbitzuentzako kamioia erosiko zuela adierazi zuen, 181.500 euroko lizitazio aurrekontuarekin eta gehienez 12 hilabeteko entrega epearekin. Izan ere, hiriko beste edozein esparrutan bezala, suhiltzaileek ere igarri dute hiria eraldatzen ari dela eta horregatik, aurreko urteko iraileko aurrekontuetan zerbitzua hobetzeko inbertsiorik ez zela aurreikusten salatu zuten suhiltzaileek eta “materiala eta formakuntzak egiteko” beharra zutela adierazi zuten.