Udalak Illarran 32 etxebizitza eraikitzeko lizentzia eman dio Sukiari
Tokiko Gobernu Batzarrak obra handiko lizentzia eman dio Construcciones Sukia Eraikuntzak SLri, Illarrako eremuan 32 etxebizitza eta garajeak eraikitzeko, a.30. 12 eta a.30. 13 lurzatietan.
Goizeko prentsaurrekoan alkateak adierazi duenez, “hirigintza garapenak aurrera” jarraitzen du eta “59.479 m2 dituen eremu honetan 262 etxebizitza berri eraikitzea” aurreikusita dago. Urte hasiera, alkateak adierazi zuen bezala, 2024ko dituen hirigintza erronken artean zuen Illarrako eremu hau, eta zehaztu zuenez, akordioak obrak amaitzeko bi urteko epea ezartzen du.