AB Krosa antolatzen laguntzeko boluntarioen bila ari dira
Euskararen aldeko Amara Berri krosak (AB Krosa) aurtengo edizioa antolatzen laguntzeko boluntario bila dabiltzala iragarri du sare sozialetan. Iazkoa “itzela” izan zela nabarmendu dute, eta aurten ere horrelako zerbait antolatuko dutela.
Horretarako baina, laguntza behar dutela adierazi dute. IX. edizioa antolatzen laguntzeko prest dagoena Instagrameko AB Krosaren kontutik (@abkrossa) mezu pribatu bidez jarri daiteke antolatzaileekin harremanetan.
AB Krosik jendetsuena
Iazko AB Krosa inoizko jendetsuena izan zen, eta 150 lasterkarik baino gehiagok hartu zuten parte. Emaitzei dagokienez, Joseba Olaetxea tolosarra eta Ainhoa Belzunegi donostiarra izan ziren azkarrenak. Oier Saldiasek eta Iker Mansok osatu zuten mutilen podiuma. Neskena, berriz, Eguzkiñe Zabaletak eta Marta Arruek.