Bueltan dira Frantzia pasealekuko nartzisoak
Azken urteotako arrakastaren ondoren, aurten ere nartzisoak daude Frantzia pasealekuko lorategietan, eta dagoeneko hasi dira eremu guztia horiz tindatzen. Horrela, dena ondo badoa, pasealekuak hori kolore bizia izango du hainbat astez, loreen loraldi zikloa amaitzen den arte. Ondoren, apirila aldera, moztu egingo dituzte, hurrengo urtean berriz loratu daitezen, ziklo osoa betez.
2022an landatu zituen udalak estreinakoz nartzisoak —130.000, zehazki—, eta ikusmina sortu zuten loreek, duten kolore biziarengatik. Iaz berriz ere horiz tindatu zen pasealekua, eta aurten bide beretik doa.