Celta hartuko du etxean Ibaeta Basketek
Etxean jokatuko dute asteburuan Ibaeta Basketek, Gipuzkoa Basketek eta Txuri Urdineko neskek, eta kanpoan, aldiz, Realeko mutilek eta neskek eta Bera Berak.
Garaipenaren bidea berreskuratzea du helburu Ibaeta Basketek, eta horretarako aukera aproposa dauka gaur etxean, Celtaren aurka. Izan ere, ligako hamahirugarrena da Celta, eta zazpigarrenak dira donostiarrak. Bestalde, Gipuzkoa Basketek Valladolid hartuko du etxean, ligako zazpigarrena. Goiko postuei eusteko eta behekoekin aldea areagotzeko garrantzitsua izan daiteke irabaztea donostiarrentzat.
Futbolean, Girona ligako liderraren etxean jokatuko dute Realeko mutilek larunbatean. Adi egon beharko dute txuri-urdinek, maila aparta erakusten ari baitira katalanak. Neskei dagokienez, Eibarren etxean derbia jokatuko dute igandean, eta partida aproposa da sailkapenean gora egiten saiatzeko, ligako hamaikagarrenak baitira etxekoak.
Eskubaloian, oso estu dago ligako lidergoa, eta Bera Berak ez du hortik jaitsi nahi. Horretarako, ordea, Porriñoren etxean irabazi beharko dute larunbatean. Ligako bosgarrena da Porriño.
Izotz hockeyan, Txuri Urdineko neskek ligako onenak direla erakusteko beste aukera bat dute larunbatean. Quimeras Valdemororen aurka jokatuko dute etxean, ligako azken sailkatuaren aurka.
PARTIDAK
Saskibaloia
Emakumeen liga, 20. jardunaldia
- Ibaeta Basket — Celta (ostirala, 2, 20:00)
Gizonezkoen bigarren mailako liga, 19. jardunaldia
- Gipuzkoa Basket — Valladolid (igandea, 4, 18:00)
Futbola
Gizonezkoen liga, 23. jardunaldia
- Girona — Reala (larunbata, 3, 21:00)
Emakumezkoen liga, 16. jardunaldia
- Eibar — Reala (igandea, 4, 12:00)
Eskubaloia
Emakumezkoen liga, 16. jardunaldia
- Porriño — Bera Bera (larunbata, 3, 19:00)
Izotz hockeya
Emakumezkoen liga, 12. jardunaldia
- Txuri Urdin — Quimeras Valdemoro (larunbata, 3, 20:30)