Galera eta hotza Merina Grisen 'lilili' abestiaren bideoklip berrian

Merina Grisek lilili deituriko abestiaren bideoklipa plazaratu du. Bikote harremanen baitan sortzen diren kideen arteko kode propioez mintzatzen du abestiak eta Donostiar bandak harreman baten galera bati abesten dio bere single berri honetan. Irudietan sua, elurra, laztanak eta negarra dira nahasten diren egoera, kolore eta sentimenduen adierazpen nabarmenenak. “Ez zirudien arren ez zaude nire alboan” eta “kanpoan hotz egiten du” dira esaldi esanguratsuenak.
Patrick Criado —Antidisturbios, La Casa de Papel eta Águila Roja— eta Aitana Batres —Tú no eres especial— dira bideoklipeko protagonistak. Zuzendariak Mikel D. Etxeberria eta Alvaro Jimenez dira eta Madrilgo Fashion Beat Team estudioetatik dator bideoklipa.
2023ari amaiera eman ondoren, Bilbao BBK Live bezalako kontzertu garrantzitsuekin, nazioarteko jaialdietan parte hartu ondoren — Eurosonic (Herbehereak), Novi Sad (Serbia) edo Viva Sounds (Suedia) — eta La M.O.DA. mailako artistekin lankidetzan aritu ondoren, Merina Gris single berriarekin doluaren min eta galeraz hitz egiteko itzuli da.