Tortura
Torturaren aurkako eguna dela eta, hitzaldia egingo dute ASKE antolakundekoek, Birundan
ASKE antolakundeak hitzaldia antolatu du Birunda espazio autogestionatuan, otsailaren 13an, torturaren aurkako eguna dela eta. Torturaren jatorria, helburuak eta historian zehar izan duen garapena aztertzea da hitzaldiaren helburu nagusia. Bertan, torturak pairatu dituen pertsona batek bere testigantzak eta bizipen pertsonalak kontatuko ditu.
Halaber, torturak Euskal Herrian gaur egun “hartu duen forma eta baliatzen den tortura metodoaz” hitz egingo dute. Arratsaldeko 18:30ean izango da hitzaldia, Parte Zaharreko abuztuaren 31 kaleko Birunda espazio autogestionatuan.