Urrezko eta brontzezko dominak irabazi dituzte eskrimako bi kirolariek
Gurpildun aulkiko eskriman, Fortuna Kirol Elkartekoak diren Alex Priorrek, Ainhoa Eizagirrek eta Manu Quesadak, pasa den asteburuan, Tres Cantosen jokatutako Espainiako txapelketan parte hartu zuten, eta urrezko eta brontzezko domina ekarri zituzten.
Alex Priorrek urrezko domina irabazi zuen Espainiako txapelketa honetan eta Tres Cantosen ere antolatu zen lehendabiziko Madrilgo eskrima txapelketan, Manu Quesadasek brontzeko domina lortu zuen.
Alex Prior banakako eta taldekako Espainiako txapelduna da Sablean, baita Floreten eta Ezpatakoan ere. Bestalde, Manuel Quesada eta Ainhoa Eizagirre Sableko taldekako Espainiako txapeldunak dira.
Halaber, eskrimako erakustaldiak elkarrekin egin izan dituzte hiru kirolari hauek, jendea parte hartzera animatuz. Horrela, ikusleen artean dauden haur, gazte eta helduek gurpildun aulkian proba dezakete eskrima.