Antiguako kolektorea garbitzen hasiko dira, eta urtebete inguru iraungo dute lanek
Datorren astean hasiko dira Antiguako kolektore nagusia garbitzen, Ondarreta pasealekuaren azpitik doana, hain zuzen ere. Urtebete inguru iraungo dute lanek, udalaren aurreikuspenen arabera, 2025eko urtarrilean bukatuko baitituzte garbiketa lanak.
Hiri Mantentze eta Zerbitzuetako zinegotzi Carlos Garciak azaldu duenez, “ikusten ez den lan horietako bat” da, “baina behar-beharrezkoa hiriko saneamendu sareak ondo mantentzeko eta ur goraldiek, uholdeek eta pilaketek kalte handirik ez eragiteko”. Gaineratu duenez, kolektoreak hiru metro eta erdi zabal eta beste horrenbeste luze neurtzen du, eta lohi asko dauka behealdean: “70 zentimetroko lohi geruza bat”.
Kamioi espezializatu bat erabiliko dute garbiketa egiteko, eta egunero arituko dira lanean, 08:00etatik 13:00etara. Batzuetan lanek zarata eragingo dutela ohartarazi du zinegotziak, 1.300 tona
hondakin ateratzea espero baitute, eta Loiolako hondakin uren araztegira eramango dituzte, bertan tratatu ditzaten.