Bigarren, hirugarren eta laugarren aukerak
Bizikletatik erorita hartu dut nire bizitzako orain arteko zartadarik handiena. Eskailera batzuetatik jaisten izan zen, eskailera luze eta zabal batzuetatik, printzipioz, batere arriskutsuak izan beharko ez luketenak. Beldurra eta urduritasuna nituen alde 9 urte nituen egun hartan, eta aurpegia globo-arrain baten antzera utzi zidan abentura hark. Hainbat urte beranduago, gidabaimena ateratzeko ordua iritsi zen. Bisitan etorri zitzaizkidan beldurra eta urduritasuna berriz ere, eta laugarren azterketara arte ez nuen lortu ditxosozko L karteltxoa eskuratzea. «Beldurrei aurre egin behar zaie», esaten zidaten ingurukoek, eta pixkanaka, hala egin nien, urduritasuna albo batera utzita.
Nire esperientzia zoragarrietatik abiatuta, bigarren aukeretan sinestea gomendatzen dizuet. Nor dator bizikleta hartu eta abentura berriak bizitzera?

