BCC proiektua, aurtengo mozorro berria

Inauteriek betidanik izan dute kutsu politikoa eta umorea erabiltzea da jai hauetako helburu nagusia. Uliako Auzo Elkarteko kideak BCC berriaren eraikuntzaren proiektuaz mozorrotu dira. Zuhaitz, sukaldari eta bestelako mozorroak kalera atera dituzte, eta Okendotik udaletxerainoko ibilbidea egin dute bizilagunek.













