Goiztiriekin kalejiran hasi dute inauterietako larunbata donostiarrek
Goiztiriekin hasi dute inauterietako larunbata donostiarrek. Mozorro eta kolore ugarirekin, txarangarekin batera kalejiran Parte Zaharretik Maria Cristina hoteleraino joan dira Momo jainkosaren bila, abesten, esna dadin. Hori lortu dutenean, kalejiran joan dira Erdialdetik udaletxeraino. Euriak ez ditu eten eta eguzkiari ongi etorri azkarrak egin dizkiote. Jarraian dituzue horien irudiak: