Bi urteren ondoren ireki dute Añorgako bidegorria
Lur jausi baten ondorioz, bi urtez itxita egon den bidegorria zabaldu berri dute. Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak Donostia eta Lasarte-Oria lotzen dituen bidegorri zatia birgaitu du, “hiri azpiegitura hobetzeko” eta “ingurumena errespetatzen duten garraio alternatibak sustatzeko”.
Lanak 2023ko irailean hasi eta aurtengo urtarrilaren amaieran amaitu ziren. Obraren guztizko kostua, BEZa barne, 663.802,76 eurokoa izan da. Inbertsio horrek erakusten du herritar guztientzako espazio seguruak eta irisgarriak sortzeko konpromisoa.
Horri dagokionez, Jose Ignacio Asensio Jasangarritasuneko diputatuak adierazi duenez, “Añorgako bidegorria berriro irekitzea mugarria da lurraldearen konektibitatean eta mugikortasun jasangarrian. Birgaitutako zati hori Gipuzkoako bizikleta eta oinezkoentzako bideen sarearekin bat egiten du, eta ingurumena errespetatzen duen bizimodu aktiboa sustatzen du”.