'Egunaren adinak' liburua aurkeztuko dute hilaren 21ean, Oneka elkarteak antolatuta
Mariasun Landaren Egunaren adinak liburua aurkeztuko dute otsailaren 21ean, Oneka elkarteak (Euskal Herriko Emakume Pentsionisten Elkarteak) antolatuta. Ekitaldia KMK ekitaldi aretoan izango da, Santa Teresa komentuan, 11:30ean.
Mariasun Landa idazlea eta Maite Gurrutxaga liburuaren ilustratzailea izango dira bertan, eta bi egile hauek aurkeztuko dute beraien lana. Ondoren, bertaratutakoekin solasaldia egingo dute.

