Donostiatik beste hirietara zabaldu dute 'Familia Laguna' kulturarteko programa
Ekitaldian jakitera eman denez, Familia Laguna programaren ekintza esparrua, Donostiatik beste hainbat herrialdeetara zabalduko da; hain zuzen, Bizkaira eta Arabara. Gainera, Gipuzkoan, Irungo Dunboa ikastetxea gehituko zaio programari. Azken hori izan da gaurko aurkezpenaren eszenatokia.
Familia Laguna kulturarteko familia akonpainamendu programa da, hezkuntzaren eta komunitatearen esparruan kokatzen dena, eta beste herrialde batzuetatik etorri berri diren familiak adin bereko seme-alabak dituzten euskal edo tokiko familiekin harremanetan jartzen dituena.
Elkarrekin Koop Txikik hamarkada bat darama proiektu honen buruan Gipuzkoan, eta dagoeneko 18 zentrotan dago martxan. Horien artean, Donostiako Udalak 8 zentro babesten ditu hirian. Proiektua handitzen joan den heinean, Errenteria eta Irunen ere antzeko zentroak zabaldu dituzte eta atzoko ekitaldian Irungo, Bilboko eta Gasteizko zentroen berri eman zuten.
Elkarrekin Kooperatibak Bilboko Aldaika Hezkuntza Elkartearekin eta Gasteizko Adsis Fundazioarekin lankidetzan egingo duen ekimen honen luzapena, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak diruz lagunduko du.
Ekitaldian parte hartu zuten Nerea Melgosa Vega Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak, Julen Urkia Dunboa HLHIko ikastetxeko zuzendariak eta Elkarrekin Koop elkarteko bi koordinatzaileek. Txiki Lola Guigo eta Garazi Zarautz, eta Gotzone Arana eta Xiomara Garache programako bi familia parte-hartzaile. Azken horiek programan duten esperientzia partekatu dute.
Kulturartea plazaratzeko