Zenbat ibilgailu sartzen dira Donostiara Bizkaia pasealekutik goizeko puntako orduan?
Hainbat ibilgailu, Bizkaia pasealekuan.Google Maps Donostiako ibilgailuen zirkulazioa ordu jakin batzuetan oso handia dela jakina da, baina zenbat ibilgailu sartzen dira hirian puntako orduetan?
Kalapie Hiriko Txirrindularien Elkarteak neurketa egin zuen joan den ostiralean Bizkaia pasealekuan, hiriko sarrera nagusietako batean, puntako orduan (08:40ean). Eta, euren kontaketaren arabera, 1.800 ibilgailu inguru sartu ziren hirian Bizkaia pasealekutik ordubetean. Kontuan izan behar da Donostiak errepide bidezko beste hainbat sarrera dituela —Ondarreta, Intxaurrondo, Loiola, eta abar—, eta, beraz, gehiago direla ordu berean hirian sartzen diren ibilgailuak.
Hora punta en Paseo de Bizkaia (Hoy viernes a las 8:40 AM). Según nuestro conteo 1800 vehículos a la hora están entrando a la ciudad por esta vía. pic.twitter.com/uPJxxIc2tO
— Kalapie H.T.E. (@kalapiedonostia) February 16, 2024

