Realaren soldata muga hogei milioi euro altuagoa da orain
Espainiako Ligak lehenengo eta bigarren mailako talde guztien kirol plantillen kostu mugak argitaratu ditu, eta Realarena hogei milioi eurotan igo da neguko fitxaketa merkatuaren ostean. Hain zuzen ere, 124,749 milioi eurokoa zen txuri-urdinen soldata muga denboraldiaren hasieran, eta 144,941 milioi eurokoa da orain. Mohamed-Ali Choren irteera eta Sheraldo Beckerren inkorporazioa izan dira klub donostiarraren mugimenduak neguko merkatuan.
Horrela, estatuko 42 talde profesionaletatik soldata muga altuena duen bosgarren taldea da Reala, Real Madrilen (727,451 milioi euro), Atletico Madrilen (303,408 milioi euro), Bartzelonaren (204,161 milioi euro) eta Sevillaren (152,286 milioi euro) atzetik. Athletic da Realaren ondoren soldata muga altuena duen hurrengo talde euskal herritarra, 100,062 milioi eurorekin.