Mugikortasuna
Renfek 24 orduko greba egunak eta lanuzte partzialak antolatu ditu martxorako
Renfeko makinistek lau eguneko greba antolatu dute martxorako, ETMS —Espainiako Trenbide Makinisten Sindikatua— sindikatuak deituta. Hala, 24 urduko lanuzteak egingo dituzte martxoaren 1ean, 4an eta 12an. Aldiz, martxoaren 6an, lanuzteak partzialak izango dira.
Grebaren helburua protesta egitea da, enplegu plana geldirazteagatik eta hitzarmeneko klausula ez betetzeagatik. Zehazki, lan baldintzen hobekuntzak enpresa publikoaren III. Hitzarmen Kolektiboan onartu ziren, baina lanaldiari buruzko klausula ez betetzea izan da greba deialdia egiteko arrazoi nagusia.
Halaber, oraindik ez dituzte zerbitzu minimoak zehaztu. Baina, martxoaren 12an, hiru ordutegitan egingo dira lanuzteak: 07:00etatik 10:00etara, 13:00etatik 16:00etara, eta 19:00etatik 22:00etara.